
Madalenak hasi besterik ez direla egin gogorarazi dute gaur arratsaldean haur danborradek. HITZA argazkiak eta bideoak biltzen izan da.

Gaur da jaien egun handia, Madalen Eguna. Eguerdian itzala bilatzen aritu dira EMKE Musika Bandaren kontzertura joan direnak. Herri kirolekin gozatzera ere jende ugari gerturatu da Zumardira, eta Xanti eta Maialen zein buruhandien konpartsak ohi bezala jarraitzaile ugari izan dituzte.

Xanistebanetako kultur ekitaldian omenduko du Soinuenea udalak. Sokadantzako protagonistak "euskararen aldeko jarrera eta jardun ausartak izan dituztenak" izango dira.

Hasi dira madalenak. Aurretik bost egun, 101 ordu eta 140tik gora ekitaldi dituzte errenteriarrek gozatzeko.

Baturrunba eta mila koloretako txupinazo txikia egin dituzte herriko txikiek, eta horrekin batera hasi dituzte festak.

Jai Batzordearen eskutik, herri bazkaria egin dute Herriko Plazan, 19:00etan madalenak hasiko diren toki berberean.

Pantxoa eta Peiok biribildutako txistularien kontzertu ederra izan zen atzo Zumardian. 'Pirata' ere oholtzara igo zen, txalo artean jaso zuen herriak.

Trintxerpeko karmenak bukatu ondoren, Donibaneko santioak hasiko dira ostiralean. Sanjuandarrak hilaren 31ra arte murgilduko dira festa giroan.

Erromeria Eguna, beste urte batez, erraldoia izaten ari da. HITZA kamerarekin dantzarien atzetik ibili da gaur.

Haurren danborrada nagusitu da gaur Trintxerpeko jaietan. Dozenaka bizilagun hurbildu dira barrutiko txikienak zein herri kirolak ikustera.

Jendez gainezka izan da Madalen Eguneko diana. Gazteenek batez ere gaua ederki asko bukatu dute.

OaingozHau mugimenduak Oreretako Mugimendu Feminista omendu du, madalenak hasi aurretik, Panier gunean.

Bixkor txarangak girotuko ditu hilaren 22 eta 23ko dianak. Gazte-gazteak dira taldekideak, ia denak errenteriarrak. Ilusio berezia egiten die herriko festen zati goiztiar izatea.

Mende erdia beteko du aurten Josetxo Etxandiren Oroimenezko Pilota Txapelketak. Hilaren 31ra arte eman daiteke izena.

Santioen programazioaren barruan, sokamuturra egingo da hilaren 25ean eta 31n, 08:00etatik 09:00etara. Udalak hainbat ohartarazpen egin ditu.

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.

Madalenetako kartel lehiaketa irabazitako lan guztiak bildu ditu udalak erakusketara, 1985ean hasi eta aurten arte. 2020 eta 2021ean pandemiarekin bertan behera utzi zuten sariketa.

Karmenetako feria eremua Zirizako aparkalekuan jarriko da, eta ezin izango da bertan aparkatu hilaren 12tik. Alternatiba gisa, Rodolfoko eremua gaituko da jaietan.

Gaurko protagonistak Antxoko gazteak badira ere, txikienek eta handienek ere goiz ederra pasa dute buruhandi eta erraldoiekin.

Usoz egun osoz egongo da zabalik, ordu mugarik gabe. Don Bosco, aldiz, 08:00etatik 22:30era egongo da irekita, eta gauez itxi egingo dute.